XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) beraz men egingo diot esaera zahar zuhurrari: Ongi dagoena ez bedi mugi".

Italia dudarik gabe ingurune atsegina zen, erosoagoa eta askeagoa espainiarra baino, eta historiak lo Spagnoletto gaitzizena egotzia badio ere, bere abertzaletasun hisiakorra, edota bere goi-behe txikia, edo, agian, bere burua ezagutarazten hasi zenean zuen adin hain gaztea gogoan harturik, egia zera da, Italian ahal izan zuela bere nortasuna askatasun osoz garatu, eta Italiatik datozkiola bere ezaugarririk sakonenak, marrazkigintzako bere maisutasuna, oreka eta monumentalismoarekiko bere esespena, iturri klasikoetatik edana noski, mitologiarekiko bere nabastarrea, bere kontzepzio irudikorraren zabaltasuna, eta grabatugintzarako bere iaiotasuna.

Bere artea, Europa katolikoaren markoan erabat txertatua, nazionalismo sukartsu eta aurriritzi literario guztien gainetik dago.

Errealitatearen interprete handia da, dudarik gabe, errealitate hori bere egiazkotasun haragizko eta bertakoan ikusiz, eta berak duen erlijio-sukarpenaren zerbitzurako grina benatsuzko irudi pilpiragarrien sortzailetasuna, karga poetiko handia erantsiz beti ere, ez da espainiarra bakarrik, mediterranear argiaren peko Kontrarreforma katolikoaren eremu osokoa baizik.

Bere bilakaerak, hasierako bere caravaggismotik azken obretako piktorizisko zeharo barrokoraino, Venezia eta Flandesko oparotasun zentzukoi guztia biltzen du, bere-berezko fintasun-akordeak lortuz hala ere.

Eta tipoen eta hedadura guztiz zabaleko konposizioen sortzaile bezala erakusten duen ahalmenak bere mendeko nortasunik azkarrenetako bat bihurtzen du, baita, bere pintura eta estanpen bidez lortu zuen zabalpen handiari esker, eragingarrienetako bat ere.